Sceneinlove-9_edited.jpg

Zenbat balio du soineko batek?

Soineko baten prezio zehatza eman ahal izateko, zein soineko mota nahi duzuen jakin behar dut lehenik, 

prezioa beti izango baita erabiliko ditugun materialen eta dituen lanorduen araberakoa. 

Aurrekontu bat eman ahal izateko, deitu inongo konpromezurik gabe hitzordua emateko, modu horretan zehazki zer nahi duzuen kontatu ahal izango didazue eta. 

Ez izan beldurrik, ni desiatzen bainago zuek ezagutu eta zuen zalantza guztiak argitzeko!

Zenbat denbora behar da soineko bat egiteko?

Ezkongaientzat, urtebete eta 6 hilabete arteko aurrerapenarekin etortzea eskertzen dut. Gonbidatuentzat 6 eta 4 hilabete artean. 

Osagarriak egiten dituzue?

Beti laguntzen dizuet zuen looka goitik behera osatzen, eta horretarako guk bertan diseinatzea beharrezkoa balitz, zuen beharretara diseinatuko genituzke. 

Nola izaten da prozesua?

Soineko guztiak neurrira egiten ditut, diseinutik azken botoia josi arte eta prozesuak 5 proba izaten ditu:

Lehen proba, ¨toile¨ proba da. Lehen elkarrizketan adostutako diseinua ardatz, zuen soinekoaren oinarria izango dena ikusi ahal izango duzue lehen proba honetan, kotoizko oihal batean eginda. 

Ondorengo 4 probetan, bien artean erabakiak hartzen joango gara proba bakoitzean ikusten ditugun beharren arabera, zuk bertan zure soinekoaren garapenean erabakiak hartzeko eskumen osoa edukiz.

Asko disfrutatzen den prozesu bat da eta, ziur nago, zuretzako ahaztezina izango den esperientzia izango dela.

618 12 05 49

  • Google Places
  • Instagram

©2020 por Iraia Oiartzabal. Creada con Wix.com