Iraia Oiartzabal

Irungo Kunsthal eskolan Arte Plastiko eta Diseinu ikasketak hasi zituen diseinatzaileak, laister Bartzelonara egin zuen ¨hegan¨  bere bizitzan hain garrantzitsua izango zen moda diseinuaren munduari buruz gehiago jakin nahian. 

Pasio horrek, Felicidad Duce Goi Mailako Moda eta Diseinu Eskolan espezializatzera eraman zuen, bitartean, Balenciagaren diszipuloa izan zen Miguel Elolaren atelierrean praktikak egin zituelarik. Pasioa horrelakoa baita: zure helburuak lortzera zaramatza.

Neurrirako joskuntzaren jakituria gutxinaka bereganatzen hasita eta bere barne-indar eta ekintzalietasuna lagun, Donostian, ezkongai eta gonbidatuak ardatz izango zituen atelierra irekitzea erabaki zuen, non garai bateko jostunek egin ohi zuten bezela, pieza bakar eta esklusiboak egiten hasi zen, diseinutik hasita azken botoia josi arte...

Orain arte egindako guztiaz ikasita eta bere artista sena lantzen jarraitu nahian, barru barrutik ateratzen zaizkion esparru kreatibo guztiei bere espazioa ematen hasi da, horrela bere horizonte artistikoa handituz. Horregatik, inoiz ez du jakin bere burua ¨diseinatzaile¨ gisa soilik definitzen eta beti nahiago izan du ¨sortazile¨ hitza erabili. Ezkontzetarako jantzietatik haratago, hainbat eta hainbat lan artistiko ezberdinetan parte hartu du, Kukai Dantza Konpainiarekin  hainbatetan (jantzigintza onenari MAX saria 2017) edo Juan Luis Goenaga margolariarekin elkarlanean egindako hainbat soineko, besteak beste.

Beti prest esperimentatzen jarraitzeko eta erronka berriei ongietorria emateko...

Ongi etorriak Iraiaren unibertsora!
 

8135B6C4-C67F-4AA8-9B89-AC93B58F767A_edi